Euskarazko edukiak nahieran ikusi eta entzuteko "telebista-aplikazioa" da JarriON, CodeSyntax-ek garatua. Hainbat kanaletan argitaratutako bideoak, irratsaioetako podcastak, eta zuzeneko irrati eta telebista seinaleak, horiek denak mugikorrean ikusteko aukera eskaintzen du JarriONek, eta Chromecast gailua badaukazu, baita telebistan ere.
Bideo edo kanal propio bat sortu nahi baduzu, adibidez Podcast bat, eman izena goiko menuko aukeretan eta laster izan daiteke zure kanala entzungai eta ikusgai mugikor eta telebistetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu zuen JarriON 2017-2018 urteen artean, 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategian bitartez. Harrezkero, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren IKT dirulaguntza deialdietan hobekuntzak aplikatzeko laguntzak jaso ditu.
Kanal bakoitzeko edukiak hornitzaile bakoitzaren jabetzakoak eta ardurapekoak dira.
JarriON kode libreko garapena da, GitHub-en argitaratu dugu kodea.